martes, 13 de noviembre de 2007

Lehenengo Ataza

Irrati eta Telebistako Informazioaren Teoria eta Teknika
1. Praktika


www.eitb.com

Euskal telebista eta irratiaren webgunea da hau. Bertan atal desberdinak topa ditzakegu, besteak beste, eitb taldea, saioak, bideoak, audioak, eitb 2.0, aisia, zerbitzuak, denda, podcast kanalak eta gune korporatiboa. Bestalde, webgune honekin harremana duten beste on-line irrati batzuk topa ditzakegu, horien artean, ETB1, ETB2, Canal Vasco, Etb Sat, Radio Vitoria, Radio Euskadi, Eitb Irradia eta Egaztea . Web orrialde honetatik gainera eitb24 eta Betizuren web orrialdera egin dezakegu salto. Horrez gain, eguraldia, zozketak, blogak, lan poltsa, Eitb News, publizitatea, etab. aurkituko ditugu. Ikusten dugun bezala webgune aberatsa dugu hau informazioari eta zerbitzu desberdinei dagokionez.

www.berria.info/azala.htm

Berria egunkariaren webgunean atal desberdinak aurki ditzakegu, esaterako, paperezko edizioa, Euskal Herria, mundua, kirola, plaza, eztabaidagunea, blogak eta bereziak. Posible da azken berriak ezagutzea, bideoak ikustea, elkarrizketa digitalak ikusi eta entzutea, RSS jarioaren bidez informazioa etengabe jasotzea, agiriak irakurtzea, etab. Publizitatea ez da estatikoa, baizik eta mugimenduduna, gif formatuan. Webgune honetatik gazteoi zuzenduta dagoen matraka webgunera jo dezakegu, eta bertan beste hainbat atal topatuko ditugu, blogak, zozketak, di-da, filmak, postontzia, erreportaiak, etab. Honek ere badu RSS-a.

www.google.com

Google gehien erabiltzen den bilatzaileetako bat da, izan ere hainbat informazio bilatzeko oso aproposa da. Webgune honetan atal hauek aurkituko ditugu: irudiak, taldeak, gida eta mapak. Irudiak atalean, tamaina, kolore eta formatu ( gif, jpg, etab. ) desberdinetako materiala eskaintzen zaigu. Mapen bidez informazio topografiko asko lor dezakegu. Gure bilaketak sarean zehar izan daitezke, edota Espainiako orrialdeetara mugatutakoak. Bilaketa aurreratuaren bidez gure bilaketa objektua zehazteko aukera dugu. Hobespenak deitutakoak bilaketa hizkuntza, interfazeko hizkuntza, emaitza kopuruak eta emaitzen leihoa zehazten lagunduko digu. Google enpresak badu komunikazioaren munduan oso baliogarria den Google Earth.






www.youtube.com

Webgune hau gehienbat ikusentzunezko informazioagatik da ezaguna. 2005ean sortu zuten PayPal enpresako hiru kidek. Bideoak, kategoriak, kanalak eta komunitatea edo taldea dira bere atalak egitura aldetik. Atal guztietan bideoak aurkituko ditugu gaiaren arabera, kanaletako partaideen arabera edo arrakastaren arabera sailkatuak. Bideoak clip desberdinez osatuak daude. Informazioa hedatzeko oso modu erraza da eta oso garrantzitsua ere edozein komunikatzailerentzako. Bideoak eskegiteko beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea.

www.irratia.com

Lehenengo irrati digitala da webgune honetan aurkezten zaiguna. Irratsaioa eta bitakora lau mutilek gauzatzen dute, Jabi Zabalak , Patxi Gaztelumendik , Ibon Burgoak eta Ekaitz Hernandezek. Irratsaio desberdinak entzuteko aukera ematen digu, baita hemeroteka kontsultatzeko eta irratsaioak gaika aurkitzeko aukera ere. Egitura eta eduki aldetik oso aberatsa dela esan genezake. Gainera badu RSS kanala, informazioa uneoro jasotzeko aukera ematen diguna.

www.blogak.com

Euskarazko webgune honetan blogak sortzeko aukera dugu. Lehenengo orrialdean azken artikuluak topatzen ditugu. Azkenaldian indarra hartu du informazioa zabaltzeko modu berri honek eta horregatik momentu honetan hedabideekin lotutako webgune gehienetan daude. Oso erraza da blog bat egitea eta bertan edozein informazio mota idatz dezakegu, baita argazkiekin osatu ere.

No hay comentarios: